Yajû no seishun (Piztiaren gaztaroa)

Ildentone — 2016/06/05 14:57:00 GMT+1

Seijun Suzuki ez da oso ezaguna. Zuzendari bitxi eta interesgarri honek ez zuen bere garaian arrakasta handirik izan. Gaur egun inork ez du zalantzan jartzen Quentin Tarantino bezalako zuzendariengan izan duen eragina. Bere ibilbide luzean 54 pelikula zuzendu ditu. "Yaju no seishun" (Youth of the beast) film poliziakoa da eta bertan bere obran ohikoak diren gaiak jorratzen dira; hilketa, iruzurra, yakuza, droga, saldukeria, prostituzioa...

Nabarmentzekoa da ere pelikulak duen estetika erakargarria.

Zuzendaria: Seijun Suzuki. Gidoilariak: Ichiro Ikeda eta Tadaaki Yamazaki. Aktoreak: Jo Shishido, Misako Watanabe, Tamio Kawachi, Minako Katsuki. Herrialdea: Japonia. Hizkuntza: Japoniera. IMDB

Azpitituluak bat datoz bertsio honekin (nahiz eta linkaren izenburua gazteleraz egon, filmaren jatorrizko bertsioa da, japonieraz).

Yaju.no.seishun.(La.juventud.de.la.bestia).(1963).(Japanese).HDrip.Xvid-AC3.by.FitoCorleone.avi

application/rar Yaju-no-seishun-EUS.rar — application/rar, 20 KB
Luistxo dio:
2016/06/26 12:21

Eskerrik asko @ildentone ekarpen bitxo honengatik. Egia da, bai, Tarantinorenak izan zitezkeen ukituak igartzen dira... baina noski, lehenik Suzukirenak izango ziren!