Le Jour où Dieu est parti en voyage
- Urtea
- 2009
Filma Ruandan girotua dago, 1994ko genozidioaren garaian. 800.000tik milioi bat bitartera lagun hil zituzten garai hartan. Biktima gehienak tutsiak ziren, tutsi izate hutsagatik hilak. Filmaren ikuspegia, europar batzuen etxean neskame dagoen emakumezko tutsi baten begietatik filmatua dago. Europarren etxean ezkutatuta, salbu dago emakumea, baina handik bere sorterrira joatea erabakitzen du, seme-alaben bila. Bidean doala, genozidioaren egiaz jabetuko da protagonista.
Zuzendari eta gidoilaria: Philippe Van Leeuw. Aktoreak: Ruth Nirere, Afazali Dewaele. Ekoizpeneko herrialdeak: Frantzia, Belgika. Hizkuntzak: Frantsesa, Kinyarwanda. Estekak: Allocine | Le Monde
Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:
Le.jour.ou.dieu.est.parti.2009.DVDRip.XviD.5rFF The Day God Walked Away 2009 DVDRip XviD
Azpititulu hauek agertu ziren Filmazpit webgunean.