The Revenant

Jon — 2016/02/10 13:22:00 GMT+1

1820an oraingo Dakotan larru ehizan ari diren gizon batzuek indioen erasoa jasan dute, horietako batzuek ihes egiten dute. Geroago, Hugh Glass (Leonardo DiCaprio), itzultzeko bidea ezagutzen duen bakarra, ia hiltzen da hartz batek erasotu eta gero. Zauritua eramateko zailtasuna dela eta, Andrew Henry (Domhnall Gleeson) kapitainak erabakitzen du bertan uztea hil arte Glassen seme indioarekin -Hawk (Forrest Goodluck)- eta beste bi gizonekin Jim Bridger (Will Poulter) eta John Fitzgerald (Tom Hardy).

Filmak merezi du ez bakarrik istorio krudelagatik, edo hizkuntzak normaltasunez erabiltzen dituelako, edo indioen kontrako injustizia salatzen duelako, edo Leonardo DiCapriok egiten duen paperagatik; baizik eta filmak barneratzen zaitulako natura basatian, latzean, kupidarik gabekoan eta, hala ere, -edo horregatik, agian- ezin ederragoan.

Fitxa. Zuzendaria: Alejandro G. Iñarritu. Gidoia: Mark L. Smith, Alejandro G. Iñarritu. Jatorrizko eleberria: Michael Punke. Musika: Carsten Nicolai, Ryuichi Sakamoto. Aktoreak: Leonardo DiCaprio, Tom Hardy, Domhnall Gleeson, Will Poulter, Lukas Haas, Duane Howard, Forrest Goodluck. Izenburua: The Revenant (en), El Renacido (es). Imdb

Bi fitxategi doaz erantsita. EVO izenekoa bertsio hauetarako balekoa da:

 The.Revenant.2015.DVDSCR.X264.AC3-EVO.mkv
 The.Revenant.2015.DVDSCR.800MB.ShAaNiG
 The.Revenant.2015 Zi$t HQ-DVDSCR-x264-AC3
 The.Revenant.2015.DVDScr.XviD.AC3-ETRG
 The.Revenant.2015PROPER.DVDSCR.999MB.MkvCage.mkv 
 The.Revenant.2015.DVDSCR.x264.DD5.1-NoGrp 
 The Revenant 2015 DvDScr 650 MB iExTV

Eta bestea, YTS izenekoa, ondo etorriko da gutxienez bertsio hauekin:

The.Revenant.2015.1080p.BluRay.x264-[YTS.AG]
The.Revenant.2015.720p.BluRay.x264-[YTS.AG]
The.Revenant.2015.720p.BRRip.x264.AAC-ETRG

Zip archive TheRevenant-eus.zip — Zip archive, 48 KB