Kraftidioten

@Lasturralde — 2016/02/03 17:49:00 GMT+2

Nilsek herrixka bateko aireporturako bidea elurrez garbitzen lan egiten du. Duela gutxi, "urteko herritarraren" (edo hiritarraren) saria eman diote. Baina semea droga gaindosi bategatik hil dela esaten diotenean, ezin sinetsi geratzen da. Ikertzen hasten da egiaren bila eta mendekua buruan duelarik. Bere ezjakintasunean emandako pausoek, guda bat hasiko dute, bi gaizkile talderen artean: "Kondea" deituriko gangster begano istrioniko bat buru duen mafioso Norvegiar taldea eta"Papa" deituriko buruzagia duen Serbiar mafiaren sukurtsal baten artean.

Hiru erpin hauen artean ekoizturiko umore beltzeko thriller bikaina da. Antzeko beste film handi batzu gogorarazten ditu momentu batzuetan baina bere zigilu propioa mantenduaz, elkarrizketa eta egoera surrealistak argazkigintza dotere batekin uztartuaz.

Datu Teknikoak - Zuzendaria: Hans Petter Moland. Gidoia: Kim Fupz Aakeson. Aktoreak: Stellan Skarsgård (Nils), Pål Sverre Hagen (Greven), Bruno Ganz (Papa), Kristofer Hivju (strike), Birgitte Hjort Sorensen (Marit) Argazkia: Philip Ogaard Musika: Braian Batz, Kaspar Kaae, Kåre Vestrheim. Herrialdeak: Norvegia, Suedia Hizkuntzak: Norvegiera, Suediera, Ingelera, Alemana, Serbokroaziera. Iraupena: 116 min. Sariak: Austin Fantastic Fest 2014: Best actor/Best director. Fantasia Film Festival 2014: Best international film. Izenburua beste hizkuntzetan: In order of Disappearance (en), Uno tras otro (es), Refroidis (fr). IMdb

Fitxategia bertsio honekin bat dator sinkronizatua:

 Kraftidioten-In Order of Disappearance.(2014).avi

Beste bertsio hauentzat erabilgarria izan daiteke:

 in order of disappearance.avi
 In Order of Disappearance Kraftidioten (2014).avi
 Obywatel Roku.2014.PLSUBBED.DVDRip. Xvid-MX.avi