Jesus Christ Superstar

Oier Gorosabel Larrañaga — 2016/01/23 23:59:00 GMT+1
Urtea
1973

Musikal honek Jesusen kondaira famatua aurkezten du (mundu mailan hain hedatua dagoen kristau erlijioaren oinarria, alegia). Opera-rock gisa sortua, 1970ean disko modura argitaratu zenean polemika sortu zuen, Jesus zalantzaz betetako gizaki bezela aurkezten baitu, hark Judasekin duen desadostasun estrategikoak azpimarratuz (berez hau ez da kristauen liburu sainduetan agertzen); halere, arrakasta handia izan zuenez, antzerkira eta zinemara hainbat aldiz eraman izan da. Norman Jewisonen bertsio hau Israelgo basamortuan errodatu zen (Avdat hiriaren hondakinetan), eta nahita sartutako anakronismo deigarriak ditu, duela 2000 urteko historiaren muina gaurkotasunez zipriztintzen dutenak.

Sinopsia: erromatarrek inbaditutako Palestinan, abertzale juduak erresistentzia lanetan ari dira. Haietako batek, Jesusek, bide mistikoa hartu duenetik jarraitzaile ugari erakarri ditu; halere, bere burkide izandako Judasek begi txarrez ikusten du hori, Nazio Askapen borroka oztopatzen duelako. Horrela, eliza juduko handikien laguntzaz (erromatar inbaditzaileekin ongi eramaten direnak) segada prestatuko diote.

Zuzendaria: Norman Jewison. Ekoizleak: Norman Jewison, Robert Stigwood. Gidoia: Melvyn Bragg, Norman Jewison (Tim Rice-ren orijinalaren gainean). Musika: Andrew Lloyd Webber. Koreografia: Rob Iscove. Argazkia: Douglas Slocombe. Antzezleak: Ted Neeley, Carl Anderson, Yvonne Elliman, Barry Dennen, Bob Bingham, Kurt Yaghjian, Josh Mostel, Philip Toubus, Larry Marshall, Richard Orbach, Robert LuPone.

Bertsio honetarako:

 Jesus.Christ.Superstar.1973.DVDRip.XviD.AR.avi
application/rar Jesus.Christ.Superstar.1973.DVDRip.XviD.AR.rar — application/rar, 24 KB