Knock

Oier Gorosabel Larrañaga — 2016/01/06 22:17:00 GMT+1
Urtea
1951

XX gizaldiko 20. hamarkadan girotuta badago ere, pelikula honek aktualitate handia du: disease mongering delakoa (pertsona osasuntsuei gaisorik daudela sinestaraztea, behar ez dituzten tratamenduak kontsumitu ditzaten). Jules Romainsek idatzitako antzezlanak umore finez aurkezten digu gaia, osasungintzan eta merkataritzan erabil daitezkeen manipulazio tekniken katalogo osoa erakutsiz, eta Louis Jouvet handiak antzeztutako Knock doktore higuingarri / liluragarria gaur eguneko “gezur saltzaileen” erretratu fidela da. Umorezko generoan sar dezakegun arren, antzezlanak terrorezko zinearekiko keinu nabarmenak ditu: Nosferatu (1922) filmarekin paralelotasunak, amaierako giro itogarria... Pelikula honekin, osasun profesionalek bere lanean bizi behar izaten dituzten egoeren erretratu gaiztoarekin gozatuko dute; eta pazienteek, bestetik, engainatu nahi dituzten osagile/guruengandik babesteko hainbat gako jasoko dituzte. Kuriositate bezala, artean fama handirik gabeko Louis de Funes ikus dezakegu une batez (100 g. galdu dituen pazientea da).

Sinopsia: 1920 hamarkadan, Frantziako herri txiki bateko medikua, Parpalaid doktorea, hiri handira aldatzen da; bere ordez Knock mediku gaztea etorriko da, Zientziaren eta Medikuntzaren azken teorien jabe. Hiru hileren buruan, eskualdeak goitik beherako aldaketa biziko du: Knock doktorearen sistema berriarekin, medikuarenera nekez joaten ziren baserritarrak, tratamendu-kontsumitzaile porrokatuak bihurtuko dira.

Zuzendaria: Guy Lefranc. Zuzendari artistikoa: Louis Jouvet. Gidoia: Jules Romains, Georges Neveux. Argazkia: Claude Renoir, Andreas Winding, Roger Tellier. Sonua : Jean Rieul. Musika : Paul Misraki. Ekoizpena: Jacques Roitfeld. Antzezleak: Louis Jouvet, Jean Brochard, Pierre Renoir, Pierre Bertin, Marguerite Pierry, Jean Carmet, Yves Deniaud, Mireille Perrey, Jane Marken, Genevieve Morel, Bernadette Lange, André Dalibert, Pierre Duncan, Paul Faivre, Jean Sylvain, Madeleine Barbulee, Louis de Funes, Jacques Monod, Claire Olivier, Marius David.

Bertsio honetarako:

 Knock.1951.DVDRip.XviD.avi
application/rar Knock.1951.DVDRip.XviD-EUS.rar — application/rar, 35 KB