The Lobster

via Open Data Euskadi — 2016/01/03 11:55:00 GMT+2

Mundu ezohiko batean (Lanthimos-en filmetan hori da norma: Alpeis, Kynodontas ), arauen arabera, ezkongabeak atxilotzen dituzte eta 45 eguneko epean bikote bat aurkitu beharra dute, bestela animalia bihurtuta amaitzen dute. Colin Farrell-ek gorpuztutako pertsonaiari animalia aukeratzeko esaten diotenean, otarraina hautatzen du.

Zuzendaria: Yorgos Lanthimos. Gidoia: Yorgos Lanthimos, Efthymis Filippou. Aktoreak: Colin Farrell, Rachel Weisz, Ariane Labed, Angeliki Papoulia, John C. Reilly, Lea Seydoux, Ben Whishaw, Jessica Barden, Olivia Colman, Ashley Jensen. Hizkuntzak: ingelesa, frantsesa. Ekoizpeneko herrialdeak: Erresuma Batua, Grezia. Sariak: Europako zine sariak 2015, gidoi onena; Cannes 2015, epaimahaiaren saria. Estekak: Uxue Arzelusen kritika (eu), Imdb

Bi aukera doaz itsatsita. Batak jatorria du Open Data Euskadiko sortan, AAC-ETRG izenaz markatu dugu, eta sinkronizazio balekoa dauka bertsio hauetarako:

 The.Lobster.2015.720p.BRRip.x264.AAC-ETRG
 The.Lobster.2015.720p.BluRay.x264-[YTS.AG]
 The.Lobster.2015.1080p.BluRay.x264-[YTS.AG]
 The.Lobster.2015.LIMITED.720p.BluRay.X264-AMIABLE
 The.Lobster.2015.LIMITED.1080p.BluRay.X264-AMIABLE
 The.Lobster.2015.LIMITED.BDRip.X264-AMIABLE
 The.Lobster.2015.720p.BluRay.H264.AAC-RARBG
 The.Lobster.2015.1080p.BluRay.H264.AAC-RARBG
 The.Lobster.2015.720p.BluRay.x264.ShAaNiG
 The Lobster (2015) 720p BRRip 999MB MkvCage
 The.Lobster.2015.BRRip.XviD.AC3-EVO 

Beste SRT-ak, jatorrian, X.A.ren azpidatzi oker batzuk zituen oinarrian, baina txukun zuzenduta utzi du Ekialde erabiltzaileak bertsio hauetarako:

 The Lobster 2015 720p WEB-DL x264 AC3-RiPRG
 The.Lobster.2015.HDRip.XviD.AC3-EVO
 The.Lobster.2015.720p.WEB-DL.DD5.1.H264-FGT
 The.Lobster.2015.720p.WEB-DL.950MB.ShAaNiG
Zip archive TheLobster2.zip — Zip archive, 64 KB
Ekialde dio:
2016/07/05 09:31
Lanthimosen film interesgarri honen azpitituluak zuzendu egin ditut. Euskara hobean egongo dira orain, nire ustez. Goian esandako sinkronizazio berberetarako balio behar dute.
Azpitit dio:
2017/03/10 19:06

Open Data Euskadiren bidez askatutako azpidatzietan, film bitxi honetakoa ere bazegoen. Gehitu dugu sinkronizazio gehigarri gisa, baina aldi berean, bere garaian Ekialde erabiltzaileak zuzendu zuena hor utzi dugu, hori ere balekoa delakoan.