The Godfather Part II

Josu Goiko — 2015/10/24 16:51:00 GMT+1
Urtea
1974

The Godfather Part II Francis Ford Coppolaren eta Mario Puzoren arteko elkarlanaren bigarren emaitza da, handik urte batzuetara hirugarren film batekin itxi zena. Trilogiaren gailurtzat dute askok bigarren zati hau, lehenengo zatian aurkeztutako hainbat gaitan sakontzen baita honetan: boterearen eragina gizonarengan, familiarekiko leialtasuna, mendekua, mafiaren eta politikaren arteko lotura estua...

Filmak bi garai islatzen ditu: batean Michael Corleone-k, Familiako Don berriak, bere eragin eremua New Yorketik Las Vegasera aldatu nahi du. Bestean, haren aita Vito Corleoneren bizitza azaltzen zaigu eta nola bihurtu zen Siziliako ume isil hura Mafiako Aitajaun.

Zuzendaria : Francis Ford Coppola. Gidoia : Francis Ford Coppola, Mario Puzo. Musika : Nino Rota, Carmine Coppola. Argazkia : Gordon Willis. Aktoreak : Al Pacino, Robert Duvall, Diane Keaton, Robert De Niro, Talia Shire, John Cazale, Lee Strasberg.

Azpitituluak bertsio hauekin batera doaz:

 The Godfather - Part II (1974)
 The Godfather Part II (1974) 720p BrRip x264 - YIFY
 The.Godfather.Part.2.1974.720p.BrRip.x264.BOKUTOX.YIFY
Zip archive The Godfather II.eusk-arsenicum.srt.zip — Zip archive, 42 KB
Arsenicum dio:
2017/12/20 23:43

Kaixo,

Hemen ere Srt fitxategia zabaltzerakoan, 609.lerroan denbora lerroa falta zen. Ingeleseko bertsioko denbora sartu diot, eta hemen daukazue konponduta. Bide batez,filme honen muntaia ere Euskal-Encodings web orrian aurkituko duzue, eta bukatzeko Jon Goikori ere eskerrak eman nahi dizkiot berriro.