Dr. Jekyll and Mr. Hyde

mattin — 2015/10/06 20:38:00 GMT+1

Jekyll Dk. eta Hyde Jn., askotan Jekyll eta Hyde forma laburtuaz aipatua, Robert Louis Stevenson eskoziar idazlearen eleberria . da, lehen aldiz ingelesez 1886an The Strange Case of Dr. Jekyll and Mr. Hyde («Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia») jatorrizko izenburuarekin argitaratua. Gabriel John Utterson abokatuak azaldutako kontakizuna da, abokatu horrek bere adiskide zahar Henry Jekyll doktorearen eta Edward Hyde misantropoaren arteko erlazio bitxia ikertzen du.

Obra "nortasun zatitua" faltsuki deitua izan den egoera mental arraroarekin lotu izan da, non gorputz berdinaren barnean nortasun bat baino existitzen da. Kasu honetan, bi nortasun daude Dr Jekyllen barnean, bat itxurazkoa ona eta bestea txarra; guztiz moralitatearen mailaren aurrean. Nobelaren eragina hain izan zen handia hizkuntzaren parte bihurtu dela.

Hala ere, irakurle askok argudiatu dute "nortasun bikoitza" interpretazioa simpliegia dela. Jekyll berak ikusi zuen pertsona bat nortasun askotan zatitua izan daikeela. Berak aztertzaileek etorkizuean pertsonak ego desberdin askoz zatituta zegoela aurkitzea espero zuen. Bere nobelari buruzko eztabaidan, Vladimir Nabokovek "ona txarraren kontra" liburuaren ikuspuntuak dioen bezala,nobela iruzurkurroa zela argudiatu zuen, Jekyll Viktoria garaiaren arabera moralki zuzena izan ez baitzen.

Fitxa. Zuzendaria: John S. Robertson. Gidoia: Clara Beranger, noski, Stevenson-en lanean oinarritua. Eloizlea. Adolph Zukor. Aktoreak: John Barrymore, Martha Mansfield, Brandon Hurst. Imdb

Bi aukera doaz erantsita. Robertson izenekoa Mattin euskaratzaileak igotakoa da, eta GCJM izenekoa bat etorriko da bertsio honekin:

 Dr.Jekyll.and.Mr.Hyde.1920.720p.Bluray.DTS.x264-GCJM

Istorioaz egin diren hainbat adaptaziotan, lehenengoetakoa da 1920ko hau. Mutua da, noski. Soinuduna ere badagu gure katalogoan beste bat, 1931koa, Rouben Mamoulian-ek zuzendua.

Zip archive Jekyll-1920.zip — Zip archive, 10 KB
Azpitit dio:
2015/11/20 19:40

Eskerrik asko, Mattin, zinema mutuko lan nabarmen hau euskaratzeagatik. Beste sinkronizazio bat gehitu diogu, bide batez.