L'Ours

Doraemon — 2015/09/30 22:41:00 GMT+2

Hartz-kume bat umezurtz geratu da eta beste hartz baten konpainia aurkituko du. Ehiztariak ere badira paraje horietan, eta haiekin ere topo egingo dute. Animaliak tarteko diren eszenek teatralismo handia daukate, ukitu antropomorfikoekin, baina teknikoki oso ondo daude eginak eta bikain laguntzen dute filmaren doinuan. Filma nolabait ekologikoa edo kontserbazionista da.

Zuzendaria: Jean-Jacques Annaud. Gidoilaria: Gérard Brach. Aktoreak: Tcheky Karyo, Jack Wallace. Jatorrizko eleberria: The Grizzly King, James Oliver Curwood. Hizkuntza: ingelesa. Informazioa IMDB-n.

Azpitituluak bertsio honetarako dira:

 The Bear (1988) 720p Wildlife Story 5.1 English.mp4