The Bad and the Beautiful

Luistxo — 2015/09/11 12:24:00 GMT+2

Zinea zinearen barruan azpigeneroan, lan gogoangarri bat, Hollywood-eko garai baten erretratua, ez bereziki errealista, baina bai klasikoki indartsua. Protagonista nagusia, anbizio handiko ekoizle bat, Kirk Douglas-ek bikain gorpuztua.

Zuzendaria: Vincente Minnelli. Gidoia: Charles Schnee. Aktoreak: Kirk Douglas, Lana Turner, Walter Pidgeon, Dick Powell, Barry Sullivan, Gloria Grahame, Gilbert Roland. Izenburua: The Bad and the Beautiful (en), Les Ensorcelés (fr), Cautivos del Mal (es), Gaiztoa eta Ederra (eu). Estekak: Rotten tomatoes | Imdb

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 The.Bad.and.the.Beautiful.1952.DVDRip.H264.AAC.Gopo
 The Bad and the Beautiful[Kirk Douglas](1952)DVDRip Oldies
 The.Bad.and.the.Beautiful.1952.DVDRip.XviD-C00LdUdE

Nire kasuan, beste gauza batek ere lotzen nau sentimentalki film honekin: Lana Turnerren presentzia hipnotikoak. Hollywood-eko eder klasikoen izartegian, ederrena (nire aburuz). Femme fatale estereotipoak bi aldaera ditu, bata gizonak galbidera eramaten dituen emakumea, bestea femme auto-suntsitzailea. Lana Turner bigarrenaren eredu da film honetan, eta bizitza errealean ere, haren biografia ere beti ibili zen auto-suntsipenaren muga-mugan. Film hau estreinatu inguruan hasi zuen, adibidez, bere erlazio ezagunenetako bat, Johnny Stompanato mafiosoarekin.

Zip archive The.Bad.eu-ONA.srt.zip — Zip archive, 41 KB