Short Term 12

via Filmazpit — 2015/08/24 17:15:00 GMT+2
Urtea
2013

Filmak egoera ahulean dauden nerabeentzako zentro baten egunerokoa kontatzen du filmak. Bertan egiten du lan Gracek, iragana ahazteko gazteen zaintzan murgiltzen den gazteak. Jayden nerabea heltzen denean, ostera, herrestan daramatzan arazoei aurre egin beharko diela ohartuko da. Zuzendariak bere esperientzian oinarrituta idatzi zuen gidoia.

Zuzendari eta gidoilaria: Destin Daniel Cretton. Aktoreak: Brie Larson, John Gallagher Jr., Kaitlyn Dever, Rami Malek, Kevin Hernandez. Herrialdea: AEB. Hizkuntza: Ingelesa. Izenburua: Short Term 12 (en), Las vidas de Grace (es), States of Grace (fr). Estekak: Zinea.eu | Rotten tomatoes

Sariak: 2014ko Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian ikusleen saria, Texaseko South By Southwest (SXSW) zinemaldiko sari nagusia, Locarnoko zinemaldiko sari nagusia.

Azpitituluen bi aukera doaz erantsita. Yify izenekoa bat etorriko da bertsio hauekin:

 Short Term 12 (2013) 720p BrRip x264 - YIFY 
 Short Term 12 (2013) 1080p BrRip x264 - YIFY
 Short.Term.12.2013.BDRip.XviD-EAGLE.

Eta bestea Filmazpit-en agertutakoa da.

application/rar ShortTerm12EUs.rar — application/rar, 47 KB