Swing Kids

Oihaneder Euskararen Etxea — 2015/08/17 09:31:00 GMT+1

Hanburgo, 1939. Nazismoaren Alemanian gazte batzuen errebeldia zeinua da gustatzen zaien musikarekin dantzatzea, amerikarren Swing musika estiloa maitatzea. Swing Kids esaten diete. Gazteria Hitlertarrean izena ematera derrigortuta aurkitzen dira Swing kid batzuk, eta hori bere zaletasunarekin bateragarri ote den ikusi eta ikasi beharko dute orain.

Zuzendaria: Thomas Carter. Gidoia: Jonathan Marc Feldman. Musika: James Horner. Aktoreak: Robert Sean Leonard, Christian Bale, Kenneth Branagh, Frank Whaley, Barbara Hershey. Herrialdea: Estatu Batuak. Hizkuntza: ingelesa. Izenburua: Rebeldes del swing (es), Swing Kids (en). Imdb

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio honekin:

 Swing Kids (1993) 720p WEB-DL 900MB - MkvCage 

Azpititulu hauek Kortxeak eta Krispetak ziklorako prestatu zituzten Gasteizen.

application/rar Swing-Kids-eus-ONA.srt.rar — application/rar, 30 KB
Luistxo dio:
2015/08/26 11:30

Espero nuena baino film interesgarriagoa, ez horrenbeste beharbada Alemaniako historiako une jakin bat zehaztasun objektiboz deskribatzen duelako (zalantzan jarriko nuke), baizik eta gai interesgarriak elkartzen dituelako: gaztetasuna, anbizioak, idealismo politikoa, ilusio eta traizio politiko eta pertsonalak.

Eskerrik asko Gasteizeko Oihaneder Euskararen Etxeari Kortxeak eta Krispetak ekimenerako azpititulu batzuk euskaratu eta gero libre banatzeagatik, adibidez hauek.