Star Wars Episode V - The Empire Strikes Back

Luistxo — 2015/06/16 21:38:00 GMT+2
Urtea
1980

Inperioaren Kontraerasoa da, batzuen aburuz, Izarretako Gerrak saga handian ikus daitekeen film biribilena. Akzioa Hoth planeta izoztuan hasten da. Desbideraketa bat dugu gero Dagobah planetara non Lukek jedi maisu zaharrago bat aurkituko duen: Yoda. Azkenik Lando Calrissianek zuzentzen duen gas-meatzeen munduan, elkarketa dramatikoak gertatuko dira.

Zuzendaria: Irvin Kershner. Ekoizleak: Gary Kurtz, George Lucas. Gidoia: George Lucas, Leigh Brackett, Lawrence Kasdan. Musika: John Williams. Aktoreak: Mark Hamill, Harrison Ford, Carrie Fisher, James Earl Jones, Billy Dee Williams, Anthony Daniels, Peter Mayhew, Alec Guinness. Izenburua: Episode V jarri zitzaion izenburuari, triologia osatu ondoren beste prekuela batzuekin osatuko zela jakindakoan. Estekak: Wikipedia (eu) | Rotten tomatoes

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio honekin:

 V-The.Empire.Strikes.Back[1980]DvDrip-aXXo

Zeina topatuko duzuen bilduma honen barruan:

 Star.Wars.I-VI.Collection.DvDrip-aXXo

Honekin, osatua geratzen da Star Wars-en lehen trilogia historikoa Episode IV eta Episode VI ere gure katalogoan baitaude. Aldi berean, film hauek euskarazko audioarekin lor daitezke Euskal Encodings-en.

Zip archive V-The.Empire.Strikes.Back[1980]DvDrip-aXXo-EU.srt.zip — Zip archive, 26 KB