The Grandmaster

Ekialde — 2015/04/01 08:19:00 GMT+1

Wong Kar-Wai zuzendariaren estetizismo eta sentsibilitatea, Kung Fu borroken zerbitzura. Txinako arte martzialen tradizioa, zentzu artistikoan eta historikoan, transmisio bat bezala ulertzen da, eta 20. mendearen hasieran tradizio haren bilgune nagusia Gong klana eta haren patriarka izan ziren. Gong maisuaren tradizio hori hiru pertsonen eskuetan banatzen dela ikusiko dugu film honetan, Txinaren historian aurrera egiten dugun bitartean: Ma San iparraldean (gaiztoaren paperean), Ip Man hegoaldean (hau halaber Bruce Lee-ren maisu izan zen Hong Kong-en, nahiz eta hori filmaren tarte historikotik kanpo geratzen den), eta eskualde baten eta bestearen artean zubi eginez, Gong Er maisuaren alaba.

Zuzendaria: Wong Kar-Wai. Gidoia: Wong Kar-Wai, Xu Haofeng, Zou Jinzhi. Aktoreak: Tony Leung, Zhang Ziyi, Zhang Jin, Chen Chang, Zhao Benshan, Xiao Shenyang, Song Hye-Kyo, Shang Tielong, Wang Qingxiang. Herrialdea: Txina. Hizkuntza: mandarinera. Imdb

Bertsioa:

 The Grandmaster (2013) 1080p x264 DD5.1 EN NL SP Subs[Asian Planet]
Zip archive thegrandmastereu.zip — Zip archive, 107 KB