Les Glaneurs et la glaneuse
- Urtea
- 2000
Agnès Varda zuzendariak "Nouvelle Vague" frantsesaren ezaugarriak markatu zituen 1954an bere lehen lanarekin; mugimendu ospetsu honetako emakume bakanetakoa izan zen. Bere pelikulek izaera sozial eta errealista nabaria dute, eta Varda zinema feministaren aintzindaritzat hartzen da. "Les glaneurs et la glaneuse" film hau garrantzitsua izan da bere ibilbidean, kamera dijitala erabili baitzuen estrainekotz -72 urterekin- eta honek berak bakarrik errodatzeko aukera eman baitzion.
Sinopsia: uzta amaitu eta gero, aspaldiko ohitura da jendea baserrietako lur sailetan sartzea, han geratutako buruxkak jasotzera. Margolariek askotan jaso dute ohitura hau, eta haien koadroetatik abiatzen da Agnès Varda buruxkaketariaren erretratua eguneratzeko: pobreak, artistak, langileak, ekologistak... jende asko bizi baita besteek botatzen dutenetik. Gaur eguneko "zaborzaleontzat" eta birziklapenaren aldeko jendearentzat ezinbesteko filma.
Zuzendaria: Agnès Varda. Gidoia: Agnès Varda. Ekoizlea: Ciné Tamaris. Muntaia: Laurent Pineau, Angès Varda. Musika: Joanna Bruzdowicz, Isabelle Olivier. Wikipedian. Izenburua: Buruxkaketariak eta ni (eu), Los espigadores y la espigadora (es), The gleaners and I (en).
Bertsio honetarako:
Les.Glaneurs.et.la.glaneuse.2000.DVDRip.XViD-SC