Cosmos: A SpaceTime Odyssey (2014)
- Urtea
- IMDB
- Ikusi IMDB datubasean
Cosmos telesail honen euskarazko bertsio osoa eskainita dago Jose Ramon Etxebarria irakasleari, urteetan zientzia euskaraz zabaltzeko egin duen lanagatik.
Hona hemen Cosmos saio mitikoaren bigarren ahalegina. Lehena Carl Sagan astronomoak gidatu zuen XX. mendeko 80. hamarraldian PBS AEBetako telebista publikoan, helburu batekin: zientziaren aurkikuntzak jakinaraztea ahalik eta jende gehienari, ikus-entzunezko baliabideak erabilita. Bigarren hau Neil deGrasse Tyson astrofisikariak gidatuko du, helburu berarekin. Hori lortzeko, gidoigile taldeak baliabide harrigarriak erabiliko ditu ikusleoi unibertsoaren bazter eta esperientziarik harrigarrienak erakusteko, hala nola Irudimenaren ontzia eta Egutegi kosmikoa. Saio honetan, zientziaren kontzepturik zehatzenak modu ezin argiagoan aurkezten dira, bertan eszeptizismoa eta miresmena uztartuta. Saio hau Fox eta National Geographic telebista kateek sortu dute.
Zuzendariak: Brannon Braga, Ann Druyan, Bill Pope Gidoilariak: Ann Druyan, Carl Sagan, Steven Soter. Aktoreak: Neil deGrasse Tyson, Carl Sagan, Richard Gere.
Izenburua: Cosmos: A SpaceTime Odyssey (en), Cosmos: Odisea bat unibertsoan zehar (eu), Cosmos: una odisea a través del universo (es). Cosmos: Une odyssée à travers lâunivers (fr).