Bad Day At Black Rock

Luistxo — 2015/01/10 10:27:00 GMT+1
Urtea
1955

1970eko hamarkadan, umeak ginela, Eibarko karmeliten elizako igandeetako zine parrokialera joaten ginen. Bud Spencer eta Terence Hill-enak, eta antzeko gauza arinak jartzen zizkiguten. Behin, programatzaileak, batek daki zergatik, hau jarri zuen: Conspiración de Silencio. Amaitu zenean sentsazio bitxi eta berria izan nuen: "OSO pelikula ONA izan da." Urte askoren buruan, jatorrizko izenburua oso desberdina zuela jakinik, euskaratzea erabaki dut.

Sinopsia: AEBak, Bigarren Mundu Gerra amaitu eta hilabete eskasera. John Macreedy (Spencer Tracy) herrialde hartako hego-mendebaldean dagoen Black Rock izeneko herrira trenez ailegatu berri den gizona da. Bere asmoa, herri hartan bizi den japoniar jatorriko Komako izeneko gizon bat aurkitzea da.

Zuzendaria: John Sturges. Gidoilariak: Don McGuire, Millard Kaufman (Howard Breslin idazlearen Bad Time at Honda istorioan oinarritua). Aktoreak: Spencer Tracy, Robert Ryan, Anne Francis, Dean Jagger, Walter Brennan, Ernest Borgnine, Lee Marvin. Izenburua: Bad Day at Black Rock (en), Conspiración de Silencio (es), Un homme est passé (fr), euskaraz Isiltasun konspirazioa edo Egun Kaxkarra Black Rocken. Wikipedia

Azpitituluak bertsio hauetarako dira:

 Bad Day At Black Rock - 1955 699.96 MiB
 Bad Day at Black Rock (1955 - Spencer Tracy, Robert Ryan, Lee Marvin).avi 699 Mb
 Bad.Day.at.Black.Rock.1955.DVDRip.XviD-VH-PROD

Berrikustean ez dit umetako inpresioa errepikatu, baina Western sendo sendo bat da, hori bai, eta horregatik bere eskema klasiko eta bikainak ezagunak zaizkit honezkero, umetan berriak zitzaizkidan bitartean,

application/rar Bad.Day.OSOA.srt.rar — application/rar, 25 KB