Norte, Hangganan Ng Kasaysayan

Ekialde — 2014/12/26 11:14:00 GMT+1
Urtea
2013

Filipinetako eskualde batean gertatzen da istorioa, Luzon uharteko iparraldean, eta hortik dator izenburuko Norte hori. Filipinetako historia eta politikako kontuak lokalak iruditu arren, lau orduko film bikain honek, 21. mendeko drama global bat islatzen du bikainki: injustizia soziala, eta alternatiba politikoen porrota hura zuzentzeko.

Sinopsia: Eliza eta Joaquin senar-emazteak ditugu batetik, miserian bizi direnak; eta bestetik Fabian, ustezko militante iraultzaile ahobero baina zinikoa. Batzuen eta bestearen bizitzak lotuta geratuko dira draman tarteko pertsonaia bat delarik tarteko; Magda anderea, mailegugile edo prestamista harroa.

Zuzendaria: Lav Diaz. Gidoilariak: Lav Diaz, Rody Vera. Aktoreak: Sid Lucero, Angeli Bayani, Archie Alemania, Angelina Kanapi, Soliman Cruz. Iraupena: 250 minutu. Herrialdea: Filipinak. Hizkuntza: tagaloa. Izenburua: Norte, Hangganan Ng Kasaysayan (tg), Norte, the End of History (en), Norte, Historiaren Amaiera (eu). Urteko onenen artean sailkatzen duen bat: Chicago Reader

Bertsio honetarako da sinkronizazioa:

 Norte, the End of History.2013.BRRip.x264
Zip archive norteigotzeko.zip — Zip archive, 142 KB