Kaze Tachinu (Haizea harrotu da)
- Urtea
- 2013
- IMDB
- Ikusi IMDB datubasean
Ghibli etxearen animazio japoniarraren adibide bikain bat gehiago. Hayao Miyazakik esan omen du hau dela berak zuzenduko duen azken filma. Hayaok erretiroa ondo irabazia du eta Ghibli etxeak jarraituko duela jakiteak pozten gaitu, beste zuzendari abil batzuek estilo eder horrekin jarraitzen dutelako, tartean Hayaoren semeak berak.
Sinopsia: Filmak JirÅ Horikoshi ingeniari aeronautikoaren bizitza deskribatzen du, haurtzarotik. Benetan esistitu zen gizona izan zen Horikoshi: bere diseinua izan zen Japoniako Zero gerrako hegazkina, Pearl Harbourreko erasoan erabili zena, 2. Mundu Gerran.
Zuzendari eta gidoilaria: Hayao Miyazaki. Jatorrian: Tatsuo Hori-ren eleberri bat, eta horren gainean, Hayao Miyazaki beraren manga komikia. Zuzendaritza artistikoa: YÅji Takeshi. Ekoizpena: Ghibli estudioak. Musika: Joe Hisaishi. Herrialdea: Japonia. Hizkuntza: Japoniera. Izenburua: Kaze Tachinu 風ç«ã¡ã¬ (jp), The Wind Rises (en), El viento se levanta (es), Le vent se lève (fr), Haizea harrotu da (eu). Estekak: Wikipedia | Imdb | Webgune ofiziala
Azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin, biak seguruenik audio original japonierazkoarekin (H18-ren kasuan, ziurtatua):
The.Wind.Rises.2013.DVDSCR.XviD.HORiZON-ArtSubs Kaze.Tachinu.Aka.The.Wind.Rises.2013.Esubs-H18.mkv
Azpititulu hauek agertu ziren Filmazpit webgunean.