Peter Pan

Jon Malagon / Blanki Soraluze — 2014/12/02 23:22:00 GMT+1
Urtea
1924

Sinopsia: Peter Pan-ek, hazi nahi ez duen haur misteriotsua, Darling anaiak Sekula Betiko Lurraldera eraman ditu. Han Garfio kapitainaren kontrako liskarrak biziko dituzte. Denbora baten ondoren haurrak etxera bueltatzeko gogoa sentituko dute eta Ume Galduak beraiekin joatea gonbidatuko dituzte, baina Peter Panek ez du joan nahi, hazi nahi ez duelako. Etxerako bidean Garfiok Ume Galduak eta Dalingdarrak harrapatuko ditu, eta Peter Pan hauek salbatzeko beharrean aurkituko da.

Bertsio honekin sinkronizatuta:

 Peter Pan[1924]DvDRip[Eng]-irecycle.mp4

Fitxa: Zuzendaria: Herbert Brenon. Istorioa: J.M. Barrie. Gidoia: Willis Goldbeck. Aktoreak: Betty Bronson, Ernest Torrence, Mary Brian eta Virginia Browne Faire. Ekoizleak: Famous Players-Lasky eta Fred Niblo. Banatzailea: Paramount Pictures. Iraupena: 105 min.

Zip archive Peter Pan. silent_eus.zip — Zip archive, 10 KB
Jon Malagon dio:
2014/12/03 00:32

Oraingoan ere, azpitituluak Blanki Soraluzek osatu ditu eta Jon Malagonek berrikusi ditut.

Filma hurrengo ostiralean, Abenduak 5-ean, arratsaldeko 18:30-tan Astigarragako Musika Eskolan euskarazko azpitituluekin aurkeztuko dugu. Zine mutuko saio hau, Josetxo Fdez. de Ortega pianojoleak musikatuko du inprobisazio lanetan bere trebetasun aparta erakutsiz.

Sarrera dohainik da eta ekitaldia Astigarragan Euskara Egunaren inguruan antolatuko diren ekintzeei batu egingo da