La sirène du Mississipi

via Filmazpit — 2014/11/30 17:31:00 GMT+2

Truffaut-en film nahiko almodovortarra da hau. Reunion uharteko tabako landatzaile aberats batek, prentsako kontaktu-iragarki baten bidez, Kaledonia Berriko emakumezko batekin kontaktatu du. Gutun bidezko harremanaren ondoren, ezkontzea erabakitzen dute inoiz aurrez aurre elkar ikusi gabe. Emakumezkoa Reunionera iritsiko da untziz, eta...

Zuzendari eta gidoilaria: François Truffaut. Jatorrizko eleberria: Waltz into Darkness, William Irish-ena. Aktoreak: Jean-Paul Belmondo, Catherine Deneuve, Michel Bouquet, Marcel Berbert. Izenburua: La sirène du Mississippi (fr), La Sirena del Mississippi (es), Mississipiko sirena (eu), Mississippi Mermaid (en). Imdb

Bertsio honetarako sinkronizatua:

 La sirene du Mississipi aka Mississippi Mermaid (1969).mkv 3.31 GiB

Bertsio hori, Filmazpit-en agertutakoarekin alderatuz, beste cut edo mozketa bat da: 16 minutu luzeago eta 250 lerro gehiagokoa da sarean aurki daitekeena; eta bertsio osoago horretarako moldatuak daude hona ekarri ditugun azpidatziak.

application/rar la-sirene-eu-ONA.srt.rar — application/rar, 33 KB