Sunset Boulevard

Oier Gorosabel Larrañaga — 2014/11/09 13:31:00 GMT+1
Urtea
1950

Zinema mutuari omenaldia, haren dekadentziaren erretratu hunkigarriaren bitartez. Zinemazaleentzat keinuz beteta, Billy Wilderren maisulan honetan soinuaren aurreko hainbat zinemagile ikus ditzakegu paper txikietan (Cecil B. de Mille, Buster Keaton...), baita protagonista moduan ere (Erich von Stroheim, Gloria Swanson). Azken honen interpretazioa bere karrerako gogoangarriena izan zen: pelikulan Norma Desmond antzezten du, aintzinako lorian kateatuta gelditu den izar aberatsa, soinudun zinemaren etorrerarekin baztertua. Kuriositate bezela, fikziozko Desmond eroaren iragana irudikatzeko Swansonek eta Stroheimek aintzinan egindako benetako lanak erabiltzen dira.

Sinopsia: Joe Gillis gidoilari gaztea Hollywooden bizimodua atera nahi eta ezinda dabil; kasualitatez, aintzinako zinema mutuko izar bat ezagutzen du eta harentzat lanean hasiko da.

Zuzendaria: Billy Wilder. Ekoizlea: Charles Brackett (Paramount). Gidoia: Billy Wilder, Charles Brackett, D. M. Marshman, Jr. Musika: Franz Waxman. Argazkia: John F. Seitz. Edizioa: Doane Harrison, Arthur Schmidt. Antzezleak: William Holden, Gloria Swanson, Erich von Stroheim, Nancy Olson, Fred Clark, Lloyd Gough, Jack Webb, Franklyn Farnum, Larry J. Blake, Charles Dayton, Cecil B. DeMille, Hedda Hopper, Buster Keaton, Anna Q. Nilsson, H. B. Warner, Ray Evans, Jay Livingston. Izenburua: Boulevard du crépuscule (fr), El crepúsculo de los dioses (es).

Erreferentziak:

Bertsio honetarako:

 Sunset.Boulevard[1950].Dvdrip.Xvid.AC3[2.0]-RoCK.avi
application/rar Sunset.Boulevard[1950].Dvdrip.Xvid.AC3[2.0]-RoCK.rar — application/rar, 39 KB