Doctor Zhivago

Aintzane Muguruza — 2014/10/03 21:53:00 GMT+1
Urtea
1965

Klasiko baten azpitituluak ekartzea zegokidan eta, hementxe duzue 1965eko pelikula luuuuuuze hau, konturatu baino lehen hemen izango dugun neguko egunetan ikusteko oso aproposa dena.

Errusieraz "Доктор Живаго" Boris Pasternak nobel sariaren eleberrian oinarritzen da; David Lean-ek zuzendu zuen eta Carlo Pontik ekoiztu. Aktore nagusiak: Omar Sharif, Julie Christie, Geraldine Chaplin, Alec Guiness, Tom Courtenay, Rod Steiger, Klaus Kinski eta abar. Superprodukzio honek 5 Oscar eta 5 Golden Globe lortu zituen. Wikipedia

Istorioak Juri Zhivago mediku eta olerkariaren XX. mendeko lehen hamarkadetako bizitza kontatzen du. Tsar-aren eta geroago Iraultza komunistaren Errusia latz hartan zehar garatzen doan amodio istorio erraldoi baten kontakizuna ere bada. Luzea izateaz gain, istorio epiko handia era bada.

Bertsioa: 3.7Gb-eko Doctor.Zhivago.1965.1080p.BluRay.x264.anoXmous.

Kontuz! Izen bereko 2.49Gb-eko bertsioarekin soinua desinkronizatzen da! Gozatu ezazue