The Lord Of The Rings - The Return Of The King
- Urtea
- 2003
Eraztunen Jauna trilogia handiaren hirugarren atala, Erregearen Itzulera. Eraztunen Jauna J. R. R. Tolkienek idatzitako eleberri epikoa da, eta genero horren influentzia garrantzitsuenetako bat. 2000ko hamarkadan Peter Jacksonek trilogia zuzendu zuen, eta generoak zineman zuen presentzia eskasari bultzada argia eman zion bere arrakastak. 2003an Erregearen Itzulera agertu zen pantaila handietan.
Sinopsia: Saruman garaitua izan da, baina Mordorren kolpea erortzeko dago oraindik. Sauronen Begia Gondorren gainean dago, herri libreen azkeneko esperantzan. Aragornek bere patuari aurre egiten dion bitartean, Frodo eta Sam Mordorretik geroz eta gertuago daude.
Zuzendaria: Peter Jackson. Gidoia: Fran Walsh, Philippa Boyens, Peter Jackson. Jatorrizko eleberria: JRR Tolkien. Aktoreak: Elijah Wood, Viggo Mortensen, Ian McKellen, Sean Astin, Andy Serkis, John Rhys-Davies, Orlando Bloom, John Noble, Miranda Otto, David Wenham, Bernard Hill, Billy Boyd, Dominic Monaghan, Liv Tyler, Karl Urban, Christopher Lee, Brad Dourif, Ian Holm, Hugo Weaving, Cate Blanchett, Lawrence Makoare, Marton Csokas, Sean Bean.
Sinkronizatua dago bertsio honekin:
[TLOTR]The.Return.Of.The.King[2003][Special.Extended.Edition]DvDrip[Eng]-aXXo
Bertsio hori aurkitzeko, trilogiaren pakete oso hau bilatu:
Lord.Of.The.Rings.Trilogy[Special.Extended.Editions]DvDrip[Eng]
Pertsonaien eta tokien izenak Txalapartaren itzulpenetik zuzenean ateratakoak dira. Fharlockek 2009an hemen kargatutako itzulpen partziala, @urbasajaun ek osatu du lana 2014an.