The Bay

via Filmazpit — 2014/07/10 06:12:00 GMT+1

Found footage estiloan filmatua, kamera amateurrek grabatutakoa aurkitu eta editatu izan balitz bezala. Aurrekari ezagunena 1980ko Cannibal Holocaust baina besterik ere egin da truko argumental honekin; euskaratua dugu Chronicle, adibidez.

Sinopsia: Uztailaren 4a da, Independentziaren Eguna, AEBtako kostaldeko herri turistiko batean, Cheasepeake badian. Jaia guztiz hondatuko da, ordea, bat-bateko eta ustekabeko gertaera biologiko batek Claridge herrixka astintzen duenean.

Zuzendaria: Barry Levinson. Gidoia: Michael Wallach. Aktoreak: Kether Donohue, Will Rogers, Kristen Connolly. Estekak: Rotten tomatoes | Imdb

Bi aukera doaz itsatsia. HDEX izenekoa bat etorriko da bertsio honekin:

 The.Bay.2012.LiMiTED.720p.BluRay.x264-HDEX[PublicHD]

Eta bestea Filmazpit-en agertutako originala da.

application/rar TheBay-eus.rar — application/rar, 62 KB