The Night Of The Hunter

Oier Gorosabel Larrañaga — 2014/07/04 13:13:00 GMT+1
Urtea
1955

Sasoi berekoen artean apartekotzat hartzen da pelikula hau, bere estetika expresionista dela eta. Modu horretan Harry Powell hiltzailearen izaera eta hark jazarritako haurren amesgaiztoa azpimarratzen da, giro oso berezia emanaz (beldurgarria bezain ederra). Beharbada orduko zinemaren kanonetatik aldentzeagatik, ez zuen arrakasta handirik izan estreinaldiko sasoian, eta Charles Laughton aktoreak zuzendutako film bakarra izan zen. Urteak pasatu ahala, ordea, filmaren balioa agerian geratu da, eta Robert Mitchumek antzeztutako "gaiztoa" gogoan gelditzen den hoietakoa da.

Sinopsia: 1930 hamarkadan, EEBB-etako Depresioak jotako lurraldeetan, predikari bat herririk herri doa andre gazteak engainatuz eta erahilez. Oraingoan, bere objektiboa lapur baten alarguna eta bi seme-alabak izango dira, ustez etxean diru kopuru handia ezkutaturik dutenak.

Zuzendaria: Charles Laughton. Ekoizlea: Paul Gregory. Gidoia: James Agee, Charles Laughton. Antzezleak: Robert Mitchum, Shelley Winters, Lillian Gish, Billy Chapin, Evelyn Varden, Peter Graves, Sally Jane Bruce, James Gleason, Don Beddoe, Gloria Castillo. Musika: Walter Schumann. Argazkia: Stanley Cortez. Edizioa: Robert Golden. Wikipedia .

Bertsio honetarako:

 The Night Of The Hunter 1955 XviD MultiSub - WunSeeDee
 The.Night.Of.The.Hunter.1955.592x448.25fps.998kbs.92mp3.MultiSub.WunSeeDee.avi