The Armstrong Lie

Ipurbeltz — 2014/07/01 16:25:00 GMT+1

2009an, Alex Gibney dokumental egile estatubatuarra dokumental hau hasi zen grabatzen, oinarri hartuta Lance Armstrong txirrindulariaren itzuleran, berau lau urte erretiroan egon ondoren. Hiru urte geroago, dopin ikerketa baten ondorioz, Munduko Anti-dopin Agentziak bizi guztirako debekua ezarri zion Armstrongi, edozein kiroletan lehiatzeko. Halaber, kendu egin zitzaizkion Tourreko zazpi garaipenak. Ondorioz, zuzendariak baztertu egin zuen dokumentala. Baina 2013ko urtarrilaren 14an, Oprah-ren saioan agertu ondoren, Armstrongek Gibney-gana jo zuen, okerrak zuzentze aldera. Ikusgarria bezain interesgarria.

Zuzendaria: Alex Gibney. Gidoilaria: Alex Gibney. Aktoreak: Lance Armstrong, George Hincapie, Betsy eta Frankie Andreu, Johan Bruyneel, Michele Ferrari, David Walsh.

Estekak: Wikipedia | IMDb

Fitxategia bertsio hauekin dago sinkronizatuta:

 The.Armstrong.Lie.2013.1080p.BluRay.x264.YIFY
 The.Armstrong.Lie.2013.720p.BluRay.x264.YIFY
Zip archive The.Armstrong.Lie.2013.EUS.srt.zip — Zip archive, 68 KB
Luistxo dio:
2014/07/18 10:22

Benetan ona dokumental hau, eskerrik asko itzulpenagatik, Ipurbeltz. Alabarekin atzo ikusten, galdera mordoa egiten zizkidan honetaz eta hartaz. Berari ikaragarri arrotza zitzaion gaia; neuri, mediatikoki eta kulturalki, gertukoa eta irudi ezagunez betea (Belokiren erorketa, adibidez); biontzat interesgarria dokumentala.