Stalker

Boris Grushenko — 2014/06/12 10:39:00 GMT+1

Bi gizonezkoren bidaia Gunean zehar, haien desirak bete ditzaken Logelaren bila, Stalkerrek gidatuta. Nork ukituriko lurra da hau? Zer gertatu da hemen? Gunea bada.

Gaua aurkitu behar duzue Gunean zuen burua aurkitzeko.

Zuzendaria: Andrei Tarkovski. Urtea: 1979. Herrialdea: Sobietar Batasuna. Hizkuntza: Errusiera. Gidoia: Arkadiy Strugatskiy, Boris Strugatskiy, Andrei Tarkovski. Musika: Eduard Artemev. Argazkilaritza: Aleksandr Knyazhinsky, Georgi Rerberg. Aktoreak: Aleksandr Kaidanovsky, Anatoly Solonitsyn, Nikolai Grinko, Natalya Abramova, Alisa Freyndlikh, Faime Jurno, Raymo Rendi.

Sinkronizatua dago bertsio honekin:

 Stalker.1979.DVDRip.XviD.AC3.Mono.CD1-KG.avi

Estekak: Rotten tomatoes | Imdb

Zip archive Stalker-Tarkovski.zip — Zip archive, 31 KB
Azpitit dio:
2014/06/14 10:18

Eskerrik asko, Boris, zure lehen ekarpen honengatik. Irakurri dugunez hortik, Solaris bezala, honetan ere zientzia fikzio esistentzial edo filosofikoa egin omen zuen Andrei Tarkovskik.

Eta a ze nolako goitizenak aukeratzen dituzuen azpititulatzaileok. Boris Grushenko? hurrengoa Woody Allenen komedia esistentzial filosofikoa euskaratuko diguzu?

Luistxo dio:
2014/07/06 11:04
Uste dut hau dela ikusten dudan Tarkovskiren 3. pelikula. Gizon honen esistentzialismoa ez da niretzat, argi dago, baina zinemaren historian Handia ei da Tarkovski, diotenez eta... tira, eskerrik asko Boris, hau euskaratzeagatik.
Edu Lartzanguren dio:
2014/07/07 14:13

Itzulpen hau ospatzeko, komiki gif-animatu hau egin dut, @luistxo-k eta @AnaisNi-k Twitterren izaniko elkarrizketa txistosoarekin.

Hemen ikusi: Txirlak Tarkovski

Boris Grushenko dio:
2014/07/07 18:21
Ez zen gaua izanen, askotan gertatu ohi da Gunean, non kamera geldotasuna geldiarazteko tramankulua besterik ez da xD.

Eta beno, erabakitzera bultzaturik Boris Grushenkoren azkeneko gauean murgildu ta gero, kasu eginen dizuet eta Tarkoren "Solaris" azpititulatu egin beharko du norbaitek... Jainkoak bedeinka gaitzala orduan xD.