The Lord Of The Rings - The Two Towers
- Urtea
- 2002
Eraztunen Jauna trilogia handiaren bigarren atala, Bi Dorreak. Eraztunen Jauna J. R. R. Tolkienek idatzitako eleberri epikoa da, eta genero horren influentzia garrantzitsuenetako bat. 2000ko hamarkadan Peter Jacksonek trilogia zuzendu zuen, eta generoak zineman zuen presentzia eskasari bultzada argia eman zion bere arrakastak. 2002an Bi Dorreak agertu zen pantaila handietan.
Sinopsia: Frodo Zorrozabal eta Sam Gamgee hobbitek Mordorrerako bidaian segitzen dute. Bitartean, Aragorn, Gimli eta Legolas Merry eta Pippinen atzetik doaz, Uruk-hai talde batek bahitu dituelarik. Iluntasuna Erdialdeko Lurraldean zehar zabalduz doa; Saruman eta Sauron, Orthanc eta Barad-dûr, Bi Dorreen boterea handitzen ari da, herri libreen biziraupena kolokan jarriz.
Zuzendaria: Peter Jackson. Gidoia: Fran Walsh, Philippa Boyens, Peter Jackson. Jatorrizko eleberria: JRR Tolkien (euskaratuta hemen). Aktoreak: Elijah Wood, Viggo Mortensen, Ian McKellen, Sean Astin, Andy Serkis, John Rhys-Davies, Orlando Bloom, Bernard Hill, Miranda Otto, David Wenham, Dominic Monaghan, Billy Boyd, Christopher Lee, Liv Tyler, Karl Urban, Brad Dourif, Hugo Weaving, Cate Blanchett, Craig Parker, John Leigh, Sean Bean, John Noble.
Sinkronizatua dago bertsio honekin:
[TLOTR]The.Two.Towers.[2002][Special.Extended.Edition]DvDrip[Eng]-aXXo
Bertsio hori aurkitzeko, trilogiaren pakete oso hau bilatu:
Lord.Of.The.Rings.Trilogy[Special.Extended.Editions]DvDrip[Eng]
Pertsonaien eta tokien izenak Txalapartaren itzulpenetik zuzenean ateratakoak dira. Fharlockek 2009an hemen kargatutako itzulpen partziala, Gari Urbasajaun ek osatu du lana 2014an. Azpitituluetan beste izen batentzako kreditua ere aipatzen da: Darko.
Eguneraketa, 2014.08: Trilogiako beste biak ere prest, The fellowship of the ring (2001) eta The return of the King (2003)