Diadia Vania (Osaba Vania)

Luistxo — 2014/04/21 09:28:00 GMT+2

Anton Txekhov-en Osaba Vania antzezlanaren film adaptazio sobietarra da hau, fidela jatorrizko testuari. Errusiako etxalde batean, jabetzaren inguruko tentsioak. Etxearen eta errenten inguruko jabetza batetik, eta emakumeak ere, "jabetza" gisa ia-ia tratatuak, gizonen egitura patriarkal eta lehiakorrean halakotzat dituztela ematen baitu. Dekadentziari buruzko hausnarketa bat ere bai.

Zuzendari eta gidoilaria: Andrei Kontxalovski. Aktoreak: Sergei Bondartxuk, Irina Kuptxenko, Irina Miroshnitxenko, Innokenti Smoktunovski, Vladimir Zeldin. Herrialdea: Sobiet Batasuna. Hizkuntza: Errusiera. Estekak: Wikipedia | Imdb

Bertsio honetarako: Djadja_Vanja_DVDRip 1.5 Gb

Bertsio hori Eutorrents gunean aurkitu dut, hemen. Erregistroa eskatzen du, baina uste dut edozein e-posta emanda lor daitekeela, eta ez dago beste ondoriorik. Era berean gune honetan agertzen den deskarga zuzeneko lehen aukerarekin ere bat datoz azpitituluak (Garuna Bor-Borrek konprobatua).

application/rar Vania-eu-osoa.srt.rar — application/rar, 21 KB