Hercules

via Filmazpit — 2014/04/15 08:53:00 GMT+1

Peplum bat da film hau, hau da, antzinateko Erroman edo Grezian (edo herri haien mitologian) kokatutako film bat, heroi gihartsuak direlarik abenturen protagonistak. Kasu honetan, 1980ko hamarkadaren kitsch zapore tipikoena gehitzen zaio ekoizpenari. Sinopsia: Herkules heroi erdi-jainkozkoak Minos aztia garaitu behar du, honek mundua menderatu nahi baitu, "zientzia" (sic) erabiliz.

Zuzendari eta gidoilaria: Luigi Cozzi. Aktoreak: Lou Ferrigno, Sybil Danning, Brad Harris, Ingrid Anderson, William Berger. Ekoizpeneko herrialdea: Italia. Hizkuntza: ingelesa. Musika: Pino Donaggio. Ekoizpena: Cannon Film. Izenburua: Hercules (en), El desafío de Hércules (es), Hercule (fr), Herkules (eu). Imdb

Bertsio honetarako sinkronizatua:

 Hercules.1983.[FilmesEpicos.com]

Azpititulu hauek agertu ziren Filmazpit-en

application/rar herkules.srt.rar — application/rar, 18 KB
Oier Gorosabel Larrañaga dio:
2014/04/26 20:34

Joder, Lou Ferrigno... "Hulk" orlegi lejendarixua, jojojo...