Genroku Chushingura (47 Ronin)

Ekialde — 2014/03/04 17:49:00 GMT+2

Film honekin animatu nintzen ikustean 47 ronin-en ze istorio egin duten duela gutxi: Keanu Reeves-ekin eta munstro digitalekin , istorio klasikoarekin zerikusirik ez duen gauza bat da hori. Klasiko hobe bat euskaratzeko, bi aukera zeuden; 1962ko Hiroshi Inagaki-ren filma , edo zaharragoa den hau, 1941ko Kenji Mizoguchi-rena . Uste dut Mizoguchirena hobea dela, horregatik aukera hau, baina Inagakirenean, dena dela, hobeto kontatzen da hasierako Kiraren laidoa, eta baita Kiraren etxearen kontrako erasoa: akzio gehiego du alegia. Mizoguchirena teatralagoa da, antzerki obra batean oinarritua dago, baina narrazioa hobeto azaltzen da dialogoetan. Japoniartasuna baldin bada filme japoniarren ezaugarri bat, pelikula honetan maila gorenean aurkituko duzue.

Sinopsia: Kira jaunak Asano jauna laidotu du, eta honek eraso egin dio Kirari Shogunaren jauregian. Zauri arinak besterik ez dizkio egin, baina hala ere Asano hara-kiri egitera kondenatu dute, eta Kirarentzat inolako zigorrik ez. Jaunik gabe geratu diren Asano klaneko samuraiek (ronin-ek) mendekua antolatuko dute, baina zuhurtzia politikoa eta disimulu handia behar dituzte, eta hori burutzeko sekulako lanak hartuko ditu samuraien buruak, Oishi txanbelanak.

Zuzendaria: Kenji Mizoguchi. Gidoia: Kenichiro Hara, Yoshikata Yoda. Jatorrizko antzezlana: Seika Mayama. Aktoreak: Chôjûrô Kawarasaki, Yoshizaburo Arashi, Mantoyo Mimasu, Kan'emon Nakamura, Isamu Kosugi, Kunitaro Kawarazaki, Mitsuko Miura, Mieko Takamine. Iraupena: 3'42. Hizkuntza: japoniera. Kontestu historikoa: 47 ronin-en benetako istorioa .

Bi aukera doaz itsatsita. WebDL izenekoa bertsio hauetarako ondo dator:

 The.47.Ronin.1941.720p.WEB-DL.H264-KG[PublicHD]
 The.47.Ronin.1941.720p.WEB-DL.EN-HC.x264-[MULVAcoded]

Eta Genrokubikoitza da bi partetan zatituriko beste bertsio honetarako:

 The 47 Ronin - Genroku Chushingura - Mizoguchi 2.4 Gb
Zip archive Ronin-Mizoguchi-eus.zip — Zip archive, 96 KB
Ekialde dio:
2014/03/06 19:07
Beste sinkronizazio bat kargatzen dut honekin, bi partekoa. Izan ere pelikula bi partetan egin zen, eta lehenbizikoan agertzen den azken eszena, izatez, flash forward bat da; eta 2. partean errepikatu egiten da.

Bertsio bikoitz honetarako da zehazki: "The 47 Ronin - Genroku Chushingura - Mizoguchi". Hau da 2.25 Gbkoa pakete bikoitza, eta torrenta aurki daiteke BTdigg.org bilatzailearen bidez.