Revolution OS

Azpitit — 2014/03/03 07:55:00 GMT+1

Software librearen eta Linux sistema eragilearen jaiotzaren eta hazkundearen inguruko dokumental bat, J. T. S. Moore-k egina. Interneteko lehen urteak ere hartzen ditu, baina 2001ekoa izanik, kontuan hartu behar da Google-ren eta lainoko zerbitzuen gorakada izugarria ez dela agertzen, beraz. Horregatik, 2014tik ikusita, zaharkitua eman dezake, baina teknologiaren une historiko jakin baten erretratu interesgarria da.

Elkarrizketatuak: Richard Stallman, Michael Tiemann, Linus Torvalds, Larry Augustin, Eric S. Raymond, Bruce Perens, eta beste batzuk. Estekak: Imdb | Wikipedia

Bertsio hauetarako:

 Revolution OS - a documentary about GNU-Linux (MP4)
 Revolution OS.mp4

Azpititulu hauek agertu ziren Opensubtitles gunean, baina zuzendu egin dira hona igo aurretik.

application/rar RevolutionOS30.srt.rar — application/rar, 41 KB