All is Lost

lima — 2014/01/31 23:51:00 GMT+1

Gizon bat Indiako ozeanoan belaontzi batean. Istripu bat izan du, dena galduta dago... bizitzeko burruka itsasoko bakardadean. Saiatuko da, ez dago amorerik emateko prest, dena galduta dago baina. Film osoan pertsonaia bakarra ageri da, eta hizketaldi gutxi beraz. J. C. Chandor zuzendariaren bigarren filma da hau; aurrena Margin Call (2011) izan zen.

Zuzendaria: J. C. Chandor. Gidoia: J. C. Chandor. Aktore bakarra: Robert Redford Hizkuntza: Ingelesa Estekak: Wikipedia (en) | IMDb (es) | Trailerra (en)

Azpititulua bat dator bertsio honekin, gutxienez [ torrent lotura ] :

 All.Is.Lost.2013.HDRip.X264-PLAYNOW.mkv
application/rar All.Is.Lost.2013.EU.srt.rar — application/rar, 1 KB
Azpitit dio:
2014/02/01 11:49

Aiba! Guk atzo 20:45etan hau bota genuen Twitterren, eta gauerdirako egina! Gure abisua ikusi zenuen? (bide batez, jakin badaiteke, zein da Twitterreko zure identitatea?)

Eskerrik asko! Txioaren intentzioa gehiago zen animatzea azpititulatzaile birjina bat zerbait egitera, eta Limak eginak ditu lehenago lanak, baina ze demontre, nola ez, eskerrik asko honengatik ere.

Bide batez zure sarreran esteka aldatu diogu Margin Call film interesgarriari, hemen bertan euskaratua baitugu :-)

lima dio:
2014/02/01 12:44

Ez dut twitter konturik eta ez nuen zuen txioa ikusi. Beste azpititulu luze bat dut eskuartean, eta hau argenteam webgunean ikusi nuenean, horren laburra! Di-da batean egiteko gogoa piztu zitzaidan.

Egia da, azpidatziak egiten animatzeko oso egokia da, baina eginda dago.

Eskerrik asko Margin Call-en lotura aldatzeagatik. Bota eta gero konturatu nintzen.