Breaking the Code

Joxe Aranzabal — 2014/01/23 11:20:00 GMT+2

Film hau telebistarako egin zen, eta bertan kontatzen da Alan Turing matematikari ingelesaren biografia, ordenagailuaren aitzindarietako bat eta II. Mundu Gerran pertsona erabakigarria alemanen Enigma kodea apurtzen. Turing homosexuala zen, eta horregatik, kastrazio kimikora kondenatu zuten. Aktoreen artean ikusleak Harold Pinter aurkituko du, antzerkigile eta Literatura Nobel saridun ingelesa.

Zuzendaria: Herbert Wise. Gidoilaria: Andrew Hodges eta Hugh Whitemore. Aktoreak: Derek Jacobi, Alun Armstrong, Blake Ritson, Harold Pinter.

Izenburua: Breaking the Code (en), Kodea apurtzen (eu), Descifrando el código (es).

Estekak: Wikipedia | IMDb

Fitxategia bertsio hauekin dago sinkronizatuta: Breaking The Code (1996).avi

Zip archive Breaking The Code (1996). EUS.srt.zip — Zip archive, 41 KB