Yol

Lima — 2014/01/09 12:44:00 GMT+1

Oso film ederra eta gogorra. 1980ko Turkian -militarrak agintean-, bost preso kurdo espetxetik aterako dira aste bateko baimenarekin. Askatasun gogoarekin doaz, eta beraien begietatik murgilduko gara bizi duten errealitatean.

Ylmaz Güney zinemagile kurdoak, 1974an bigarren aldiz atxilotuta eta 19 urteko espetxe zigorrarekin, espetxean idatzi zuen Yol filmaren gidoia. Errodajea bere laguntzaile Serif Gören-ek burutu zuen. 1981ean Ylmaz Güneyk ihes egin zuen espetxetik, Frantziara jo zuen, eta bertan muntatu zuten pelikula. Turkian 17 urtez debekatuta egon zen.

Beste sariren artean, Urrezko Palma irabazi zuen Cannesen 1982an.

Gidoia:Yılmaz Güney. Zuzendariak: Yılmaz Güney eta Şerif Gören. Grabazioa: Şerif Gören. Muntaia: Yılmaz Güney eta Elizabeth Waelchli. Aktore nagusiak: Tarık Akan (Seyit Ali), Şerif Sezer (Zine), Halil Ergün (Mehmet Salih), Meral Orhonsay (Emine), Mevlat Çelik (Mevlat). Kontestu historikoa: Turkia , 1980ko estatu kolpea , Kurdistan

Loturak: Wikipedia , IMDb , FilmAffinity

Bertsio hauetarako:

 Yilmaz Güney - Yol.avi

Harribitxi hau torrent-en munduan oso ugari ez denez, eskaera dago filma jaitsi eta 1:1 maileraino gutxienez konpartitzeko. Horrela bakarrik bermatuko da filma saretik ez desagertzea.

Zip archive Yilmaz Güney - Yol.zip — Zip archive, 20 KB
lima dio:
2014/01/11 00:34

Bide batez: filmean ageri den Imrali espetxea 1935ean eraiki eta 1999ra arte espetxe erdi-irekia izan zen. 1999an preso guztiak bertatik atera eta Abdullah Ocalan eraman zuten bertara, Nairobin bahitu ondoren. Espetxe osoko preso bakarra izan zen 2009ra arte. Harrez gero bakartuta daukate Imrali uhartean bertan eraikitako beste espetxe batean, beste bost preso gehiagorekin batera.

Imrali uhartea GoggleMaps bidez ikus dezakegu, hemen klik egin eta zooma erabiliz.

ojen vorejo dio:
2021/03/03 18:36
Aaupa.
Fitxategia hutsik dago.
Azpitituluak-eus dio:
2021/03/31 17:26
Eskerrik asko abisuagatik, zuzendu dugu, eta fitxategia badago orain.