The Bourne Ultimatum

Joxe Aranzabal — 2013/12/03 19:53:00 GMT+2

Film honekin osatu dugu Bourne trilogia, Matt Damon aktoreak antzezten duena, eta aurreko biak bezala The Bourne Identity (2002) eta The Bourne Supremacy (2004) hemen ikus daiteke orain, euskaraz. Bertan Jason Bourne ikusten dugu, CIAko hiltzaile ohia, aurrekoetan bezala bere iraganaren bila. Hemen baina, izkin egin beharko die CIAko zenbait arduraduni, beste programa bateko jomuga bihurtu dute-eta.

Zuzendariak: Paul Greengrass. Gidoilariak: Tony Gilroy, Scott Z. Burns eta George Nolfi. Aktoreak: Matt Damon, Julia Stiles, David Strathairn, Scott Glenn.

Izenburua: The Bourne Ultimatum (en), Bourne: Ultimatuma (eu), La Vengeance dans la peau (fr), El ultimátum de Bourne (es).

Estekak: Wikipedia | IMDB

Fitxategia bertsio hauekin dago sinkronizatuta:

 The.Bourne.Ultimatum.2007.DvD.XviD.Eng-FxM.avi
Azpitit dio:
2013/12/07 10:38

Eskerrik asko Joxe trilogia hau osatzeagatik. Honekin batera, beste sinkronizazio bat igotzen dugu, bertsio honetarako baliagarria:

 The.Bourne.Ultimatum[2007]DvDrip[Eng]-aXXo


Deskargatu