Seven Chances

Jon Malagon — 2013/11/23 02:47:00 GMT+1
Urtea
1925

Sinopsia : Jimmy Shannon burtsako agentea porrot egiteko zorian aurkitzen da, abokatu batek bere aitonaren testamentua aurkezten dionean. Honek 7 milloi dolar uzten dizkio baina dirua jasotzeko bere 27. urtebetezeko egunaren 19:00 baino lehenago ezkondu beharko du, eta egun hori GAUR da.

Bertsio honekin sinkronizatuta:

 Seven Chances (1925)[DVDRip][big_dad_e™]

KINO International-ek argitaratutako bertsioa.

Fitxa : Zuzendaria: Buster Keaton. Istorioa: David Belasco. Gidoia: Clyde Bruckman, Jean Havez eta Joseph A. Mitchell. Aktoreak: Buster Keaton, T. Roy Barnes, Snitz Edwards, Ruth Dwyer eta Jean Arthur. Ekoizleak: Joseph M. Schenck, Louis B. Mayer eta Buster Keaton. Banatzailea: Metro-Goldwyn. Izenburua: Seven chances (en), Siete ocasiones (es), Fiancées en folie (fr). Iraupena: 56 min.

Zip archive Seven Chances (1925) EUS.srt.zip — Zip archive, 3 KB
Jon Malagon dio:
2013/11/23 04:16

Azpitituluak Blanki Soraluzek osatu ditu eta Jon Malagonek berrikusi ditut.

Filma hurrengo ostiralean, Azaroak 29-an, arratsaldeko 18:30-tan Astigarragako Musika Eskolan euskarazko azpitituluekin aurkeztuko dugu. Zine mutuko saio hau, Josetxo Fdez. de Ortega pianojoleak musikatuko du inrobisazio lanetan bere trebetasun aparta erakutsiz.

Sarrera dohainik da eta ekitaldia Astigarragan Euskara Egunaren inguruan antolatuko diren ekintzeei batu egingo da