American Radical: The Trials of Norman Finkelstein

@LuismiSainz — 2013/11/13 19:48:00 GMT+1

Zuzendariak: David Ridgen & Nicolas Rossier . Data: 2009 . Generoa: dokumentala . Iraupena: 84 minutu . Musika: Judd Greenstein . Herrialdea: Ameriketako Estatu batuak . Hizkuntza: Ingelesa

Film honetan Norman Finkelstein AEBko akademiko judu polemikoaren bizitza eta lana jasotzen dira.

Haren gurasoak bizirik atera ziren Holokaustotik, eta Israelen kanpo-politika sutsuki kritikatzen du; hala, muturreko amerikar zientzialari eta egile politikazale honi eroa eta bere burua gorroto duen judua deitu diote batzuek, eta iraultzaile eredugarria beste batzuek.

Palestinaren eta Israelen arteko gatazkaren arazo konplexuak arakatzen, American Radical dokumental argigarri eta asaldagarriak Finkelsteini jarraitzen dio munduan zehar, bera bere aldekoen eta bere kritikatzaile suharren arteko ahots bat negoziatzen saiatzen den bitartean.

Menderaezina, baita DePaul unibertsitateak irakasle-titulartasuna ukatu zionean ere, Finkelstein pertsona konplexua eta guztiz bakartia da, eta duen izaera burusuntsitzaileak berak ahultzen du askotan haren sinesgarritasun akademikoa.

Eztabaida-pizgarri ziurra delarik, indar handiko dokumental honek nortasun garratz baten funts psikologiko eta intelektualetan murgiltzen ditu ikusleak.

Bertsio hauetarako:

 American Radical - The Trials Of Norman Finkelstein.avi (1,36 GB)
 american.radical.the.trials.of.norman.finkelstein.2009.dvdrip.xvid-fico.avi (695 MB)

Estekak: Webgune ofiziala | IMDB ! Wikipedia

application/rar American Radical_EU.rar — application/rar, 95 KB
Azpitit dio:
2013/11/14 15:49

Eskerrik asko Luismi zure lehen ekarpen honengatik. Dokumentalek lokuzio gehiago izaten dute normalean eta ez da makala azpitituletan estreinatzeko halako bat aukeratzea, bejondeizula. Finkelsteinek pertsonaia interesgarria dirudi, ondo egina aukeraketa!