Ãkta Människor (2012-2014)
Akta Manniskor Suediako telesail bat da, Suediatik kanpo Real Humans bezala ezagutua. Izenburuak "egiazko gizakiak" erran nahi du. Suedia garaikidean gertatzen da istorioa, non androidak (hubot-ak deituak) erabiltzea oso ohikoa bihurtu den. Hubot horiek egiten dituzte gizakien eguneroko lanak, etxeko garbiketa, enpresetako lanak eta abar. USB konexio bat daukate, eta nahi den erabilerarako programatu daitezke. Programa piratak ere garatu dira, eta denborarekin hubot horiek maitatzeko gaitasuna ere lortu dute.
Batzuek hubot horiek guztiz onartu dituzte, eta beste batzuk kezkatuta daude horrek gizakiaren etorkizuna zalantzan jar lezakeelako. Huboten artean, aldiz, "hubot askatuak" ere badaude, haien eskubideen alde borrokatu nahi dutenak.
Fitxa teknikoa. Zuzendaria: Lars Lundström Aktoreak: Pia Halvorsen, Lisette Pagler, Andreas Wilson, Marie Robertson, Leif Andrée.
Estekak: Wikipedia | Webgune ofiziala
Lehen denboraldia 2012an eman zuten Suedian, eta 2013-2014 urteen artean osatu zuten 2.a.