Le Capital

via Filmazpit — 2013/09/23 05:18:00 GMT+1

Munduko finantzen erretratu gaizto bat egiten digu filmak. Banku frantziar inportante bateko burutzara iristen da, erdi txiripaz, Marc Tourneuil (Gad Elmaleh umoristak jokatua); egiazko jauntxoek nahieran erabiliko duten txotxongilotzat dute, baina Tourneuilek anbizioa bezain handia du ausardia, eta hor hasiko da gerra gupidagabe bat, Frantziako gobernua, akzionistak, langileak, Amerikako bankuak eta are Japoniakoak ere hartzen dituena. (deskribapen hau Xabier Mendiguren idazle eta kritikariarena da, Zinemaldian ikusi zuenekoa).

Zuzendaria: Costa-Gavras. Gidoia: Constantin Costa-Gavras, Karim Boukercha, Jean-Claude Grumberg. Jatorrizko eleberria: Stéphane Osmont. Aktoreak: Gad Elmaleh, Gabriel Byrne, Liya Kebede, Jordana DePaula, Céline Sallette. Herrialdea: Frantzia. Hizkuntzak: frantsesa, ingelesa. Estekak: IMDB | Sustatu

Hiru aukera doaz fitxategi erantsian, Cinefile, XvidUtt eta Xaw izenekoak, ondo etorriko direnak bertsio hauekin:

 Capital.2012.720p.BluRay.x264-CiNEFiLE
 Le.Capital.2012.FRENCH.SUBFORCED.DVDRIP.XVID-UTT
 Le.Capital.2012.WEB-DL.h264.FRENCH-XaW

Azpidatzi hauek agertu ziren Filmazpiten.

application/rar Kapitala-onak.rar — application/rar, 118 KB