Behind the Candelabra

Goio Arana — 2013/09/16 15:30:00 GMT+2

Behind de Candelabra (Argimutilaren azpian) telebistarako egindako biopic  bat da. Film luze honek kontatzen du Wladziu Valentino Liberace  piano-jotzaile estatubatuarraren bizitzaren azken harmarkada.Â

Liberace oso artista eta showman ospetsua izan zen AEBetan 50., 60., 70. eta 80. hamarkadetan, 1987. urtean, HIESak jota hil zen arte. Piano-jotzailea ego eta nortasun handiko artista zen, eta, nahikoa lan zuen bere homosexualitea ezkutatzen jarraitzaileei.

Filma fokatzen da LIberacek eta Scott Thorson gazteak izandako urteetako harreman korapilotsuan. Filmaren gidoia oinarrituta dago Scott Thorson berak 1988an idatzitako memoria-liburuan, Behind the Candelabra: my life with Liberace  (Argimutilaren azpian: nire bizitza Liberace-rekin). Filma ondo zuzenduta egoteaz gain ( Steven Soderbergh ), aktoreek sekulako lana egiten dute, bereziki, Michael Douglas eta Matt Damon aktore ezagunek.

Zuzendaria:  Steven Soderbergh. Aktoreak:  Michael Douglas (Liberace), Matt Damon (Scott Thorson), Dan Aykroyd (Seymour Heller) eta  Rob Lowe (Jack Startz dokorea)

Estekak: Wikipedia  | IMDB  | HBO Movies

Fitxategia bertsio hauekin dago sinkronizatuta:

 Behind.the.Candelabra.720p.HDTV.x264.Ac3-MiLLENiUM
 Behind the Candelabra (2013) 720p HDTV 850MB Ganool 
 Behind.the.Candelabra.WEBRip XViD juggs 
 Behind.the.Candelabra.HDTV.x264-SYS
application/rar Candelabra-eu.rar — application/rar, 45 KB