101L proiektua
via Ahotsak.eus
—
2017/05/30 10:34:00 GMT+1
"Euskal Herrian hitz egiten diren hizkuntzen aniztasuna eta aniztasun kulturala ezagutaraztea da" 101L proiektuaren helburua. Badihardugu elkarteak Ahotsak ekimen eta webgunearen barruan kokatzen du 101L delako ekimen hau.
Herriz herri, bertako hainbat hiztunekin dokumental laburrak egitea da asmoa.
Bideo "sail" edo sorta bat izango direnez, "telesailen" kategorian gordeko ditugu lan hauetarako egindako azpidatziak.