Dersu Uzala

Ander Gortazar — 2013/07/06 11:33:00 GMT+1

Vladimir Arseniev kapitaina eta bere espedizioa Shkotovo ingurua esploratzen ari diren bitartean, Dersu Uzalarekin egingo dute topo, hango basoetan bizi den Nanai etniako ehiztari nomadarekin. Haien gida lanetan arituko da, eta gizonak erakusten dituen errespetu, jakituria eta abileziarekin liluratua geldituko da Arseniev.

Akira Kurosawaren harribitxia, bizitza-estilo baten desagertze saihestezinaren inguruan. Informazio gehiagorako Imdb

Dersu-Kino.srt azpitituluak bertsio honekin dihoaz:

 dersu.uzala.1975.kino.dvdrip.x264.ac3-[keller]

Filma 2 diskoko DVDan argitaratu zen, ohikoa da, beraz, bitan zatitua jaistea. Horretarako: "Dersu-torrent1.srt" eta "Dersu-torrent2.srt" azpitituluak bertsio honekin dihoaz:

 Akira Kurosawa - Dersu Uzala (1975) 1.35 GB, 2 diskokoa

Fitxa. Zuzendari eta gidoilaria: Akira Kurosawa. Jatorrizko liburua: Vladimir Arsenev (liburu biografikoa, non benetan ezagutu zuen Dersu Uzala ehiztariaz aritu zen). Aktoreak: Maksim Munzuk, Yuri Solomin, Svetlana Daniltxenko. Herrialdeak: Sobiet Batasuna, Japonia. Hizkuntza: Errusiera. Esteka: Wikipedia

Zip archive Dersu Uzala EU.zip — Zip archive, 41 KB
Azpitit dio:
2013/07/07 20:51

Eskerrik asko Ander, lehen ekarpen honengatik. Film ederra benetan. Fitxa txiki bat gehitu diogu zure sarrerari.

Gunearen bisitariek jakin beharko dute, Ander euskaratzaileak Twitterren darabilen izena Derzu_Uzala dela. Izango da bereziki maitea duela pertsonaia edo :-)