Alone in the Wilderness
- Urtea
- 2004
1968. urtean Dick Proenneke, 51 urteko Iowarra, Alaska aldera abiatzen da; bere helburua bertan bizitzea da, eta horretarako ezinbestekoa du etxola bat egitea. Bere tresna eta tramankuluekin batera, zine kamera bat eramaten du, eta prozesu guztia filmatzen doa, aldi berean egunerokoa idazten duelarik. Azkenik, behin etxola bukatuta, bertan 30 urte baino gehiago eman zituen. Dokumental honek lehendabiziko urte hori islatzen du, batez ere etxolaren eraikuntza eta natura basatiarekin harreman sakona.
Filma sarean eskuratu daiteke, The Pirate Bay bezalako lekuetan, Alone.In.The.Wilderness.2004.DVDRip.XviD-VoMiT izenarekin
(Modu erabat amateurrean eginak dira azpititulook, beraz akatsak izango ditu dudarik gabe; eskertuko dut edozein ekarpen testua hobetze aldera). Iraupena: 57 min.