Kapringen (A Hijacking)

Lasturralde — 2013/06/03 18:00:00 GMT+2

Dinamarkako karga ontzi bat Somaliako piratek bahitzen dute. Barkuko sukaldaria, Mikkel, historioaren ardatz nagusietako bat bilakatzen da. Bestea, ontzi eta konpainiaren jabea da, Peter. Beraiekin batera, piraten negoziatzailea, Omar. Bakoitzak bere taldekideen interesak defendazen ditu negoziazioetan: Eskifaiak , etxera itzultzeko helburua. Piratak, dirua lortzearena. Konpainiaren jabeak, ahal duen kopuru txikiena negoziatzearena.

Gure artean, Alakrana kasuaren antzekoa, 2009an bahituriko atun-ontziarena.

Gidoia eta Zuzendaritza: Tobias Lindholm Aktoreak: Pilou Asbaek, Soren Malling, Dar Salim, Roland Moller, Gary Skjoldmose Porter, Abdihakin Asgar, Amalie Ihle Alstrup Musika: Hildur Guònadóttir Urtea: 2012 Iraupena: 99 min. Herrialdea: Dinamarka.

Bi aukera doaz fitxategian. DVDrip izenekoa aukera honetarako da:

 Kapringen.2012.DVDRip.XviD.AC3.5.1-ed_rez

Eta Brrip izenekoa, beste hauetarako:

 A.Hijacking.2012.LIMITED.720p.BRRip.X264-Fastbet99
 A.Hijacking.2012.LIMITED.BRRip.XviD-playXD 
 a.hijacking.2012.limited.720p.x264-trips
 A Hijacking aka Kapringen (2012) 720p.BRrip.scOrp.sujaidr (pimprg)

Estekak: IMDB

application/rar KapringenEus.rar — application/rar, 43 KB
Luistxo dio:
2014/01/06 08:32

Eskerrik asko film aukera honengatik, @lasturralde Duela gutxi Somaliako piraten bahiketa baten inguruko beste film bat ikusi dut, Captain Phillips, oso amerikanoa, Tom Hanks-ekin eta. Kapringen honek beste perspektiba bat ematen du, duda barik.

Bide batez, webmaster gisa ditudan pribilejioekin, jaitsitako nire kopiarentzat beste sinkronizazio bat egin dut, eta horrekin eguneratu dut sarrera. Zekarren kartel txikiaren irudia ere aldatu dut, kartel handiago batekin ordezkatuta.