Safety last!

Jon Malagon — 2013/05/27 17:06:00 GMT+1
Urtea
1923

Sinopsia: Harold, bere maitea herrian utzitako gazte bat da etorkizun hobe baten bila hirira joan da. Han saltoki handi batzuetan lan egiten du, baina bere hobetzeko grina ez doa errealitatearekin bat. Hala ere, bere neskari dena ezin hobeto doala esaten dio, ia dendako nagusi gisa aurkezten du bere burua dendari huts bat besterik ez den arren. Neska hirira bisitan doanean korapilatzen dira gauzak.

Source: compositasolvantur.tumblr.com via Azpitituluak on Pinterest

Bertsio honekin sinkronizatuta:

 Safety.Last.[Harold.Lloyd].(1923)

New line cinema-k argitaratutako bertsioa.

Fitxa. Zuzendaria: Fred C. Newmeyer, Sam Taylor. Gidoia: Hal Roach, Sam Taylor, Tim Whelan. Aktoreak: Harold Lloyd, Mildred Davis. Ekoiztetxea: Hal Roach Studios, Pathé Exchange (banaketa). Izenburua: Safety Last! (en), El Hombre Mosca (es), Monte là-dessus ! (fr). Iraupena: 73 min. Estekak: Wikipedia | Robert Ebert-en komentarioa.

Zip archive Safety last! euskara (1923) rev.zip — Zip archive, 6 KB
Azpitit dio:
2013/05/28 10:18

Eskerrik asko, Jon, Harold Lloyd-en klasiko bikainarekin egin duzun zure lehen ekarpen honengatik.

Apur bat ukitu dugu zure sarrera irudia eta fitxa txiki bat sartzeko, ez dizu inportako :-)

Jon Malagón dio:
2013/05/28 17:10
Kaixo,

Eskerrik asko zuei hain ekintza interesgarria bideratzeagatik eta nire fitxa egokitzeagatik, igotzerakoan trakets xamar gelditu zela konturatu nintzen, baina ez nekien nola aldatu...

Egia esateko itzulpena, Blanki Soraluze-k, nire lagun batek egin du, nik errebisatu, zuzendu eta helbide hontara ekarri besterik ez dut egin.

Espero azkena ez izatea. Zine mutuko proiekzioak zuzeneko musikarekin antolatzen hasi gara eta hortan jarraitu nahi dugu. Gure ingurunean filmak euskaraz azpititulatuak izatea balio erantsi bat da.

Gero arte,