Fenix 11.23

Lasturralde — 2013/05/21 10:57:00 GMT+1
Urtea
2011

Éric Bertran katalan gaztearen kasua azaltzen duen dokumetraia da. 2004ko udazkenean, 14 urteko gazte honek "Harry Potter eta Fenixaren ordena" deituriko liburuan oinarrituriko webgune bat sortu zuen, katalan hizkuntza defendatzeko. Gau batean, Madrilgo talde aintiterroristako 30 guardia zibil bere etxean sartu ziren eta terrorismo informatikoaz salatu zuten. Bere delitua: supermerkatu kate bati email batzu bidali izana produktuen etiketatua katalanez egiteko eskatuz.

Zuzendariak: Joel Jona, Sergi Lara. Gidoia: Albert Plans, Hector Hernandez Vicens. Musica: Roger Juliá. Argazkia: Bet Rourich Aktoreak: Nil Cardoner, Rosa Gámiz, Álex Casanovas, Lluis Villanueva, Roberto Alamo, Ana Wagener, Pau Poch, Mireia Vilapuig, Ádam Garcia, Pepo Blasco, Vicente Gil, Pep Tosar. Ekoizleak: Arriska Films / Benecé Produccions / ICIC Iraupena: 90 min. Webgune ofiziala

Fitxategia bertsio honekin dago sinkronizatuta:

 Fenix 11_23 Dvdrip catala

dvdrip formatuan, katalan hutsezko bertsioa (erdarazko azpititulu gabe)

Lehen aldia da azpitituluen inguruan ekarpenak sareratzen ditudala. Beraz, zuen laguntza eta eskarmentua beharko ditut gauzak hobetzen joateko.

Nire "opera prima" honen inguruan, FENIX11.23 dokumetraiaren esukarazko azpitituluak sareratzen ditut.

str formatuan doaz, Ubuntuko gnome subtitles programarekin sortuak eta sinkronizatuak. Erabili dudan kopia, Fenix11.23-ren interneten dabilen katalan utsezko kopiarekin ( erderazko azpititulu gabe) egina dago.

Mesedez, asko eskertuko nizueke zuen iritzia eta nahi izanez gero, ekarpenak bertsio hau hobetzeko.

Besterik ezean, gustokoa izango duzuenaren esperantzarekin agurtzen zaituztet.

Esker mila eta darrai horretan!

Agurrak;

Lasturralde.

application/rar Fenix11_23_azpitituluak Euskaraz_v2.srt.rar — application/rar, 31 KB
Azpitit dio:
2013/05/22 07:28

Eskerrik asko lehen ekarpen honengatik. Zer esan? primerako aukera dirudiela film katalan batekin ekitea. Oker ez bagaude, aurretik katalanezko beste lan original bakarra genuen hemen, Pa Negre. SRT-ak ondo egituratua dirudi, eta sinkronizatutako bertsio horrekin bat etorriko dela sinesten dizugu. Ez dago pegarik!!

Azpitituluak eta informazioa kargatzean beste bi sarrera ere sortu dituzu, baina haietan zegoen testua hemen bateratzea erabaki du "web-buruzagitzak", bikoiztasunak ebitatzeko eta dena argiago egoteko.

Hori da dena! Eskerrik asko berriz ere.

Lasturralde dio:
2013/05/22 12:14
Mila esker erantzuteagatik!.
Bigarren bertsio bat prestatzen ari naiz azken zuzenketak erantsiaz. (lexiko aldaketaren bat, sinkronizazio arazoren bat eta abar)

Laster izango duzue hemen, berri honen erantzun bezala igoko dut.

Ikusi nuen azpitituluak igotzean 3 sarrera desberdin ireki nituela, ezjakintasunaren poderioz. Ea eskarmentu gehiago lortzen dudan sarreren kudeaketan.

Ba,esandakoa: eskerrak erantzun eta ekarpenengatik.

Agurrak eta izan huntsa!

Lasturralde
Lasturralde dio:
2013/05/22 15:04
Kaixo denoi berriz ere:

Aurretik aipaturiko eguneraketa igotzeko asmoa dut baina ez dakit ondo nola "zintzilikatu" behar dudan artxiboa, Filmaren sarrera nagusian atxekiturik agertu dadin, dagokion moduan.

Beraz, erantzun honetan igoko dut eta mesedez, ahal duenean eta egoki irudituz, " web buruzagiak" edo dakien norbaitek mugi dezala artxiboa edo azalpenen bat utz dezala hemen.

Bigarren bertsio honek zuzenpen batzu ditu itzulketaren ingurukoak eta baita ere sinkronizaziokoak, aurreko bertsioan zuzendu gabeak.

Barka endredoak eta goza dezazuela.

Agurrak;




Azpitit dio:
2013/05/22 17:01

Egina, Lasturralde. Ondo egin duzu. Erantzunetan ere artxibo erantsiak gehitzeko aukera dago, hain zuzen ere jendeak (edo norberak) bertsio gehigarriak (beste sinkronizazio batzuk) edo zuzenduak gehitu ahal ditzan.

Kasu honetan, nola aurrekoa ordezkatzera datorren, goian lehen zegoena kendu eta kargatu duzun berria gora mugitu dugu. Eskerrik asko berriz ere.

via Filmazpit dio:
2013/12/06 12:23

Film katalan honen beste bertsio bat azaldu da Filmazpit gunean. Hemen eransten dugu.



Deskargatu