E.T. The Extra-Terrestrial

via Filmazpit — 2012/11/26 09:31:00 GMT+1

Zoragarria da E.T., Steven Spìelberg-en klasiko handia. Estralurtarra galduko da basoan eta Elliot mutikoaren etxean hartuko du ostatu, bere "etxekoei telefonoz" deitu eta itzultzen saiatuko den bitartean. Agian dena metaforak dira; haurtzaroa, nerabezaroa, fantasiak eta desirak egia bihurtzeko ilusioa...

Zuzendaria: Steven Spielberg. Gidoia: Melissa Mathison. Musika: John Williams. Aktoreak: Henry Thomas, Dee Wallace, Robert MacNaughton, Drew Barrymore. Estekak: Rotten Tomatoes | Imdb

Zenbait bertsio doaz erantsitako fitxategian. Filmari ere edizio bat baino gehiago egin zaio, irudi eraldaketekin ere bai baten baten (poliziei armak digitalki ezkutatu, adibidez). Hemen erantsitako azpitituluetan, filmazpit izenekoa bat etorriko da 20. urteurreneko bertsio batzuekin, adibidez hauekin:

 E.T.The.Extra-Terrestrial.20th.Anniversary.Edition.1982.DVDRip.AC3.XviD-MANiK
 E.T.The.Extra.Terrestrial.(1982).(20th.Anniversary.Edition).Ac3.Xvid.-GoRDo

Era berean, dvdrip izenekoa bat etorriko da honekin:

 ET.The.Extra-Terrestrial.1982.DVDRip.XviD-ET

Aldiz, uste dugu Brrip sinkronizazioa bat datorrela filmaren estreinaldikoarekin, zehazki bertsio hauekin:

 E.T.The.Extra-Terrestrial.1982.720p.BluRay.X264-AMIABLE
 E.T.The.Extra-Terrestrial.1982.1080p.BluRay.X264-AMIABLE
 E.T.The.Extra.Terrestrial.1982.720p.BRrip.x264.YIFY
 ET The Extra Terrestrial (1982) 720p BRRip x264 - MrKickASS

Azpititulu hauek Donostiako 2012 urteko Fantasiazko eta Beldurrezko Astean proiektatzeko euskaratu ziren, eta Filmazpit ekimenak jarri zituen sarean.

application/rar ET-euskaraz.rar — application/rar, 68 KB